Euskerako klasean egindako asmakizuna
Kaixo:
Euskarako klasean asmakizun batzuk egin ditugu. Asmakizunak oso ondo geratu dira eta Bakearen Astean aurkeztu ditugu 3. eta 4.mailako ikasleei.
Asmakizunak izan dira:
- “Premio-errobota” Haurren ekintza onak premiatu
- “Robake” hitz gaiztoak politak bihurtzen ditu.
- “Bakeatron” Borrokak konpontzeko makina.
- “Ontasun makina” Gauza onak premiatzen ditu.
- “Desio-ona” Desio onak egia bihurtu.
- “Bakearen kutxa” Erakusteko nolako zortea dugun guda gabeko leku batean jaiotzeagatik.
- “Puxitek” Globadarako puxikak sortzen ditu.
Asmakizunak egin ditugu bake gehiago eta guda gutxiago egon behar delako. Bakea maite dugu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu. Agur,
6.A-ko ikasleak